Ondo hasteko…

“Ligne de Partage” elkarteak, Anglet-en (Frantzia) 2014ko abenduan sortutakoak, Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoaren arteko ur banaketaren lerroak zeharkatzen dituen udalerrietan interesa du (A/M lerroa). A/M lerroak honako herri hauek zeharkatzen ditu: Txekia, Austria, Alemania, Suitza, Italia, Frantzia, Andorra, Espaina eta Maroko.

Lerro honek 8000km-ko distantzia du, Iparraldeko muturretik, Polonia eta Txekiaren arteko mugan) Hegoaldeko muturrera (Marokoko erdialdean). Sudetes-eko mendikatetik Goiko Atlaseraino, makina bat bitxikeri deskubritu et partekatuko ditugu gure elkartearen bidez.

 Gure lehendabiziko helburua A/M lerroak zeharkatzen edota inguratzen dituen 1500 udalerriak ezagutaraztea da, baita haien ekimenak bultzatzea eta haien arteko lotura sortu eta sendotzea ere.

 A/M lerroak ekimen pedagogikoa ere izateko asmoa du, Geogafiarekiko jakinmina bultzatuko dueña, umeen artean batik bat: erreliebeak, uraren ibilbideak, ekosistemak, Gizakidearen mugak eta eraikuntzak.

 A/M lerroak bezala, Naturaren autentizitatea eta ur naturalarekin lotuta dagoena, gure gutun etikoan plazaratutako baloreak errespetatuko ditugu.

 Gure web orrialdearen atal gehienek sarbide librea dute. Edozein galdera helarazteko, Harremanetan jarri atalean sartu.

 Bestalde, Atxikimendu espazioa erlaitza ere badago, urteko dirulaguntza sinbolikoa ematen dutenei zuzenduta. Honek elkartearen bizitzan modu aktiboan parte hartzeko ahalbidetuko du, dokumentuak kontsultatzeko edota A/M lerroari buruzko irudiak hala iradozkizunak plazaratzeko ere. Dokumentu hauek elkartrukea eta harremanak sendotuko dituzte.

 Frantsesa da elkartearen hizkuntza, baina A/M lerroan zehar hitz egiten diren hizkuntzetan zabaltzeko ahaleginak egiten saiatuko gara. Esate baterako, aurkezpen dokumentu hau 10 hizkuntzatara itzuli egin da.

 Ongi etorri A/M lerrora, zuen laguntza eskertzen dizuegu.

Photo PLPierre-Louis BLAIX, ibiltari bihurturiko mendizalea, eta elkartearen ameslaria.

Laisser un commentaire

Votre adresse de messagerie ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *

×